miércoles, 23 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzen... FCB



Informazioa bilatzen

FCB


BILAKETAK EGITEKO ERREMINTAK:
1. Kakotxorik gabe: Lehenik eta behin, informazioa interneten bilatu egin dut, FCB-ko webgune ofizialean. Hau ateratzeko, fcb baino ez dut idatzi behar izan. Bertan hauxe agertu zait: https://www.fcbarcelona.es/

2. Kakotxoekin: Ondoren, aurreko pausuan interneten idatzitako testu edo hitzari kakotxoak gehitu dizkiot zerbait aldatzen bazen ikusteko. Adibidez: 'fcb'. Hau bilatu eta gero, informazio bera agertu zaidala konturatu naiz.

3. + zeinua: Bi pausu hauek egin ditudanean, berriro ere fcb idatzi dut, baina oraingoan fcb + entrenadores bilatu dut. Oraingoan, informazio ezberdina agertu zait.

4. OR eragilea: Azkenik, interneten 'futbol club barcelona OR real madrid' bilatu dut ea zer agertzen zen ikusteko. Oraingo honetan ere, informazio guztiz ezberdina agertu zait. Hauxe hain zuzen ere:

Ariketa honekin, konturatu naiz interneten informazioa bilatzeko zehatza izan behar dela eta askotan sugerentzia asko agertzen zaizkigula beste gauzaren bat bilatu nahi baldin badugu.







miércoles, 9 de noviembre de 2016

Voki

RAQUEL ANIMADORA

Zer dira IKT-ak eta Zertarako balio dute ikastola eremuan?

IKT-etik EREMU DIGITALERA? ZER DA GAITASUN DIGITALA? ZERTARAKO GAITASUN DIGITALA HAUR HEZKUNTZAN?


IKT-ak modu dinamikoan lan egiteko, informazio iturri berriak lortzeko eta kudeatzeko, esperientziak konpartitzeko eta gure artean komunikatzeko aukera ematen diguten baliabide teknologikok dira. Gaur egun, gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da haur eta lehen hezkuntzako haurrekin teknologia berriak gero eta garrantzitsuagoak direlako.

Gaitasun digitala, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datzan gaitasuna da.

 Eskolan IKT-ak gainontzeko irakasgaiekin erlazionatu daitezke, eta nire ustez, honi ez zaio eman beharreko garrantzia ematen.  Hau gertatzen da arlo honetan, oraindik irakasleak ez dutelako honen berri askorik eta ez dutelako oso ondo menperatzen; gainera, honetan ez da behar zaion interesa ematen  ez delako honen beharra sentitzen haur hezkuntzan. 

Gaur egun, haurrak gero eta lehenagotik hasten dira edozein teknologia beraien kabuz erabiltzen, hala nola, ordenagailuak, mugikorrak... Honek askotan nolabaiteko menpekotasuna sortzen die haurrei. Baina beste alde batetik, oso erabilgarria izan daiteke jakintza hau hain goizetik izatea, etorkisunean egunerokotasunean erabiliko dutelako, bai ikasgeletan bai ikasgelatik kanpo.

Gai buruz gehigo jakin nahi izanez gero, hemen klikatu.